1745ekoa da Antzuolako armarria eta Gipuzkoakotik hartu zituen goiko bi laurdenak: Ezkerraldean, errege koroatua, eta eskuman, Belateko hamabi kanoiak. Erregearen irudia, ordea, Gipuzkoakoaren desberdina da, tronoan egoteaz gain, lepotik urrezko kateaz kateatuta baitago.
Rosa Ayerbe historian doktore eta Heraldikan adituak, Antzuolako armarriaz egindako ikerketan hauxe dio: con todo lo observado creemos poder afirmar que, siendo el rey del escudo guipuzcoano el rey castellano Enrique IV, el rey encadenado que aparece en el escudo de Guipúzcoa de aquella época y que pasará después al escudo de Antzuola, es el rey aragonés, preso por los guipuzcoanos en una acción bélica que supuso la liberación del rey navarro… (porque era la creencia que circulaba en la Corte y se plasmó en los escudos que se dibujaban en ella). Ni rey navarro ni Alfonso VIII, ni emperador romano ni rey moro. Todo ello es invención y fantasía…
Beheko aldean, ezker aldean, eremu berdearen gainean urrezko kaliza eta gainean zilarrezko ostia dago, eta albo bakoitzean, urrez nabarmendutako pinu berde bat.
Eskuma aldean, berriz, Mariaren izena koroatuta, dena urrezkoa eta albo bakoitzean zuhaitz txiki bat zilarrezko pitxerretan, eta armarriaren behe aldean, hiru ilargi erdi.
Web gune honek cookie propioak eta kanpokoak erabiltzen ditu erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookiei buruzko informazio gehiago hemen.ONARTU