Alardean ateratzen den bandera Antzuolako bandera ere bada 1997tik.
Dituen irudiak herriko armarriaren zati batzuenak dira. Aldi berean, armarriaren irudiak 1745eko Arma Zertifikazioarenak dira.
Dena dela, irudi horien aipamena lehenagokoa da, Antzuolako Herri Gutuna lortu zuenekoa hain zuzen, 1629an Bergarako jurisdikziotik kanpo geratu eta herri izaera lortu zuenean.
Gaur egungo bandera 1863an egindako beste bandera batetik ateratako kopia da.
Web gune honek cookie propioak eta kanpokoak erabiltzen ditu erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookiei buruzko informazio gehiago hemen.ONARTU