Alardearen elkartearen helburuak dira: gure herriak duen ondaren garrantzitsuena, hau da, alardea bera sustatzea, babestea, belaunaldiz-belaunaldi bizirautea eta herritarrekiko atxikimendua indartzea.
Alardearen ebaluazio prozesuaz arduratzen denez, izandako ahulguneak identifikatu eta urtean zehar konpontzen saiatzen da.
Hamabostean behingo maiztasunez elkartzen da. Alarde eguna gerturatzen den heinean, ordea, urtearen bigarren hiruhilekoan, maiztasuna gehitu egiten da alardearen antolaketak eta lanek eskatzen duten dedikazioa oso handia baita.
Web gune honek cookie propioak eta kanpokoak erabiltzen ditu erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookiei buruzko informazio gehiago hemen.ONARTU