es

Parte hartzaileak

Home / Parte hartzaileak


KONPAINIAREN BURUZAGIA

x > <

BuruzagiaJoseba Iparragirre San Sebastian.
Zaldi gainean egiten du ia alarde guztia.
Frakez jantzita joaten da, buruan kapela eta eskuan aginte makila duela.

Kapitaina

x > <

Joxe AngelJose Angel Arbulu.
Fusilarien buru egiten du.
Praka eta alkandora zuriaren gainean jaka urdina jazten du.
Eskuan guante zuriak eta  sablea eramaten du.

Fusilariak

x > <

Praka eta alkandora zuria, txapel eta gerriko gorria. Lepoan zinta gorria zintzilik.
Oinetako beltzak; eskuan, berriz, fusila.

Gastadoreak

x > <

Alardea-2012-B-(12)Lau izaten dira. Antzuolako konpainiako buruzagiaren laguntzaile egiten dute.
Praka eta alkandora zuria, lepotik zintzilik zinta gorria eta sorbaldatik gerrira banda gorriz jazten dira.
Txapela eta gerrikoa beltza izaten dute.
Oinetako beltzak.
Eskuan guante zuriak eta  ezpata eramaten dute.
Esther Korta Errazkin, Gotzon Zabalo Erostegi, Iñaki Linzoain Aranguren eta Mikel Garitano Aranguren

Danbor-burua

x > <

Danbor-joleak-webPraka eta alkandora zuria, txapel eta gerriko gorria. Lepoan zinta gorria zintzilik.
Sorbaldatik gerrira banda gorria.
Oinetako beltzak.
Eskuan guante zuriak eta aginte makila.
TZEITEL Martin Atorrasagasti.

Danbor joleak

x > <

Danbor-joleak-2012Praka eta alkandora zuria, txapel eta gerriko gorria.
Lepoan zinta gorria zintzilik. Oinetako beltzak.
Danborra eta makilak eramaten dituzte.

Artilero-burua

x > <

Mikel Larrañaga Kortabarria.
Praka eta alkandora zuria, txapel eta gerriko gorria.
Lepoan zinta gorria zintzilik.
Oinetako beltzak.

Artileroak

x > <

Kanoi bakoitzarekin lau lagun irtetzen dira, guztira zortzi lagun.
Mahoizko praka urdinak, alkandora zuria eta txalekoa jazten dute. Txalekoa aurreko aldetik gorria da, atzetik beigea.
Txapel eta gerriko beltza.
Oinetan artilezko galtzak eta larruzko abarkak.

Banderaduna

x > <

Banderaduna, Andoni RodriguezAndoni Rodriguez Fernandez.
Praka eta alkandora zuria, txapel eta gerriko beltza.
Lepoan zinta gorria zintzilik.
Eskuetan guante zuriak eta  alardeko bandera, gaur egun herriko bandera ere badena.Oinetako beltzak.

Mairua

x > <

Juan Karlos Gomez Arevalo.
Zuriz jantzita joaten da:
Tirilla zabaleko alkandora eta praka zuriak jazten ditu. Gerrian urre kolorezko hari eta hornidurak dituen fajina.
Horren gainetik tunika zuri irekia.
Horrez aparte, ekitaldi guztian ez bada ere, gainean burukoa duen kapa zuri luzea jazten du. Kapa lotzeko ere lepo inguruan urre koloreko lotzekoak ditu.
Kaparen burukoaren azpitik durbante gorria eramaten du. 2009a aurretik mairuak erabili ohi zuen durbantea.
Oinetan bota zuriak jazten ditu.

Mairuaren guardia

x > <

Lau izaten dira.
Praka eta tirila gorridun alkandora zuriak.
Gerriko gorria.
Bordatu eta marrazki gorridun txaketila zuria.
Kapa zuria.
Buruko turbande zuria.
Oinetako marroiak.
Eskuetan lantza eta zimitarra.
Aitor Atxa Azpiazu, Ibon Garitano, David Martin Lucena Eta Beñat Aiastui Irizar

Mairuen danbor nagusia

x > <

Mairuen-danbor-nagusia-Patxi-olabarriaMairuaren danbor nagusia.Patxi Olabarria Irizar.

Mairuen estandarteduna

x > <

Mairuen-estandarteduna-Antonio-Deogracias-CaceresMairuaren danbor nagusia.
Antonio Deogracias Cáceres.

Mairuaren musikoak

x > <

_DSC4225Kolore desberdinetako txilabekin joaten dira. Bai emakumeek, bai gizonekoek burukoa eramaten dute.

Txistulariak

x > <

Euren ohiko uniformea jazten dute: praka urdinak, alkandora zuria eta oinetako eta txapel beltza.

Abesbatza

x > <

Helduak alkandora zuria, praka urdin ilunak eta lepoan jaietako zapia jazten dute.
Umeak zuriz janzten dira.

Oinarin dantza taldea

x > <

Euren ohiko dantari arropa jazten dute:
Mutilak: lihozko praka eta atorra zuria, gerriko eta txapel gorria, alpargata zuriak eta galtza beltzak.
Neskak: atorra zuria, txaleko eta gona koloretsuak, gonaren gainetik  XXX buruko zapia eta alpargata zuriak, galtza beltzekin.

Prestaketa eta antolaketa lanak

x > <

Hainbat lagun ibiltzen da prestaketa lanetan.
Batetik, urte osoan zehar lanean jarduten du mairuaren alardearen kultur elkartearen taldeak. Urteko ekitaldia antolatzeaz eta prestatzeaz gain, ebaluazioak egin eta herritarren atxikimendua handitzeko eta alardea gure mugetatik kanpo zabaltzeko lan egiten du.

Talde sendo eta egonkor horretaz aparte, alardeko ekitaldia prestatzeko, isil-isilik eta izkutuan,  hainbat lan taldek hartzen du parte:
– Azpiegitura taldea
– Jantzien taldea
– Makillatzaile taldea
– Luntxaren taldea

KONPAINIAREN BURUZAGIA
Kapitaina
Fusilariak
Gastadoreak
Danbor-burua
Danbor joleak
Artilero-burua
Artileroak
Banderaduna
Mairua
Mairuaren guardia
Mairuen danbor nagusia
Mairuen estandarteduna
Mairuaren musikoak
Txistulariak
Abesbatza
Oinarin dantza taldea
Prestaketa eta antolaketa lanak




Parte hartu nahi baduzu

Izena *
Abizena *
Mobila *
E-posta *
Zein postutan gustatuko litzaizuke parte hartzea? *
Oharrak